XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1912. urtea oso urte garrantzitsua gertatu zen, Haifako Teknion izeneko Unibertsitatean egindako hizkuntzaren aldeko greba zela eta.

Ordurarte eskolak alemanez eta irakasten ziren eta ikasleek, greba gogor bat egin ondoren, Unibertsitateko irakaskintza osoa ebraieraz ematea lortu zuten.

Ordutik aurrera hizkuntza indartuz eta modernizatuz joango zaigu.

1914. urtean Irakaskintza osoa ebraieraz ematen da.

Nahiz eta oraindik judeguek Estaturik izan ez, zenbait pausu emanak hizkuntza berbizteko.

Aurrerantzean Ulpan-ak bide direla kanpotik datoztenei ebraiera irakasten saiatuko dira, mundu guztia elebidun eginik.

1948. urtean, Israeleko Estatua sortu zenean seirehun mila pertsona mintzatzen dira ebraieraz.

Ordutik aurrera, poderea eskuetan dutela gogor egingo diote hizkuntza irakasteari eta hobetzeari.

Gaur egunez hiru miloi inguru mintzatzen dira.

Ikusten denez urte gutxiren barruan izugarrizko lorpena egin dute.

Estatuak, hizkuntzaren balio nazionala eta integratzailea kontutan harturik ahalegin handiak eta inbertsio ikaragarriak egin ditu kanpotik etorri izan diren judeguei ebraiera irakasteko.

Hizkuntza, integrabide gertatu da.

Dena dela, bertakoen eritziz ebraieraren berbizte hori oraindik guztiz heldu gabe omen dute eta gaur egunez ere hainbat eta hainbat irakasle ari dira lan horretan.

4.- Ebraieraren berbizte-prozesuan nola jokatu duten

Nahiz eta orain arteko datuak interesgarriak izan, behar bada guri euskaldunoi beste zerbait egiten zaigu jakingarriagoa, hots, Israeldarrak nola jokatu duten hizkuntza berbiztu eta bizitzako maila guztietara eramateko, ikustea.

Nola lortu dute aurrerapen hori?.

Nola egin da Ebraieraren miraria deitzen den hori?.

Alor hau zehatz ematea oso luze egingo litzaigukenez, prozesu horretan eskuartu duten faktorerik garrantzitsuenak aipatuko ditut hemen:.